Bodegas Araico, S.C.
Araico Villabuenako familia-upategi txikia da, Arabako Errioxaren bihotzean. Elaborazio-prozesua oso artisaua da: gure mahastietako mahats-mordoak eskuz biltzen ditugu, ardoa zapaltze tradizionalaren bidez ateratzen dugu, eta, jakina, Beratze Karbonikoa egiteko milaka urteko elaborazioari eusten diogu.
Gure ardo guztiak Herriko Ardoa edo Villabuenako Ardoa kategorian sartzen dira, izan ere, mahasti guztiak eta upategia herri horretakoak dira.
Bikaintasuna ardatz eta helmuga, upategiko ardorik berezienetako bi ekoizten dira. Gure mahasti bereziak dira. El Orgullo de Julián eta El Cuartillo de Araico.
El Orgullo de Julián 80 urtetik gorako mahasti txiki baten bikaintasunak emandako ardoa da. Bertan, eskuz xehatzen da ardoa (hau da, familiak banan-banan hartzen ditu zuztarretik aleak, aleak beste ezer ez hartzitzeko, aleak puskatu edo kaltetu ez daitezen).
Ardo marka nagusiak: Araico, El Orgullo de Julián