Señorío de las Viñas
Identifikazio zk: K.VI-00033
Mahastiz inguraturik, Lasernan dago, Laguardiako auzoan; aipaturiko hiri honetatik hegoalderantz, 6ren bat kilometrora, Logroñorako norabidean, dago kokaturik landa-turismo hau.
Sei gela bikoitz eder ditu, telebistadunak eta bainugeladunak. Etxeak, gainera, jangela handia du. Bertan, Bodega menu berezia eskatuta, Errioxako Sukaldaritzako platerak dastatzeko aukera izaten da, egunero.
Bere upategia dute, eta beren mahastietako Errioxako Jatorrizko Izendapena duten ardo bikainak egiten dituzte. Horiek ere bisita daitezke. Gainera, bezeroendako lorategia, igerilekua eta pilotalekua dute.
Bisita ezazu haien upategia eta gozatu haien ardoa dastatuta, erretako txorizo pintxoaz lagundurik. Bisita bukatutakoan, Errioxako janari tipikoz prestaturiko “menu berezia” dastatzeko aukera izango duzu.