Hotel Hospedería de Los Parajes
Identifikazio zk: H.VI-00369
Código ético: 0000043
Hotel kontzeptu desberdina. Bertan, historia eta modernitatea batzen dira zirraraz beteriko gune eta zerbitzu multzoa eskura izateko.
Imajina ezazu 18 gela ezberdin, bakoitzak bere nortasuna duelarik, eta sutondoak berotutako erdiko patio nagusia inguratuz. Pentsatu, jatetxe bat dagoela, eta sukaldaritza berritzailea dastatu bitartean, zure oinpetan, XVI. mendeko kalatu bat dagoela, eta bertan, historiaz beteriko hormen artean, ardo hoberenak dasta ditzakezula.
Eta orain, erlaxa zaitez…, murgil zaitez zirraraz beteriko mundu esklusibo batean, alegia, Ardoterapiaren inguruko munduan; Spa paregabea, jacuzzia, bainu turkiarra, dutxa eskoziarrak, izotz iturria,… eta guzti dituen gunea, bertan, ardoa eta zeu izango zarete protagonistak.
Laguardia erdigunean berean kokatua.
Hotel Hospedería de Los Parajes ostatuko zerbitzuak




















