Areta-Etxea
Identifikazio zk: K.VI-00023
Zaharberritutako antzinako etxetzar bat da, Gatzaga Buradon harresiz inguratzen duen multzo historikoaren barnean. Lau gela bikoitz ditu eta banakako bat, bainugeladunak guztiak; su-egurra erabiltzen duen tximinia eta apopiloendako eta jolasetarako telebista. Taldeek etxea osorik alokatzeko aukera dago, sukaldea barne, gehienez 12 lagun. Etxeko produktuak egiten dituzte, marmeladak, eztia edota patxarana esaterako. Apopiloek familiaren upategia eta mahastiak bisita ditzakete, baita kirol jarduera asko praktikatu ere: mendi ibilaldiak, mountain-bike, etab.
Bi gau baino gehiagoko egonaldietan: Familiaren upategiari bisita eta ardo dastatzea doan.