Thabuca Wine Tours
Kode etikoa: 0000046
Arabako Errioxako turismo enogastronomikoan berezitutako boutike agentzia.
Mendeetan zehar ardoarekin lotutako gure lurraren esentzian barneratzen laguntzen dizugu. Baita ardoaren, gastronomiaren eta bertako kulturaren inguruko esperientzia bereziak gozatzen ere. Erabat neurrira egindako proposamen hauek, ardoaren inguruko profesional zein maitaleei zuzenduta daude, baita bizipen bereziak nahi dituzten bidaiariei ere.
Egun bakar baterako edo hainbat egunetarako ibilbide eta egitarauak, gourmet txangoak, esperientzia berezituak… DMC gisa, bidaia-agentzia eta Touroperadoreendako ere eskaintzen ditugu produktuak, hainbat hizkuntzatan aritzen den bertako gida talde propioa eta MICEendako gizarte-programak.
Ezagutu ardoa bost zentzumenekin, Thabucaren eskutik.