Ardoaren ibilbidea Arabar Errioxa

Hasiera > Ezagutu Arabar Errioxa > Ardoaren Ibilbidea

Ardoaren Ibilbidea

 

Era guztietako upeltegiak, enoturismoko enpresak, hotelak, jatetxeak, museoak, ardotekak eta eskualdeko udalerri guztiak buru dituen ilusioz beteriko baterako proiektu hau sorrarazi duena, ardoaren mundu liluragarriak inguruan hartzen dituen guztiak sortzen duen jakingura izan da, eta eskualde honetan ur handiak dira horiek, bere ardo mitikoekin mugak gainditu baititu.

Arabar Errioxako Ardoarena urteko sasoi guztietan zehar jarduerez beteriko ibilbidea da. Araba eta Euskadiko erakundeen babesa du eta turismoaren kontzeptu berria sustatzea du xede. Bidaiariak, mahasti eta upeltegiko esperientzia bitxiez eta ihesaldiaren paisaia erakargarriaz beraz gozatzeaz gain, ekintza atsegingarri ugari ditu olgetarako, hala nola: Jaialdi espezializatuak, jai herrikoiak eta erakusketak, auto zaharren rallyak, kirol-maratoiak, neurrira prestatutako txangoak edo ostatu, landetxe eta hotel eta lokal eroso eta xarman-xarmangarriak.Halaber, gaua igaro eta lekale, barazki, hestebete, haragi eta gozokiez beteriko despentsak bedeinkatutako sustraiei leialtasunez eusten dion gastronomiaz goza dezake bidaiariak, errezeta herrikoietan platerik onenetariko batzuk gorde baitira. 

Upeltegiak, museoak, ostatuak, jatetxeak, enotekak..., ardoaren turismora bideratutako 106 establezimendu elkartu dira Arabako Errioxara joaten diren bidaiarien esperientzia hobetzeko eta bidaiari horiei gero eta zerbitzu sofistikatuagoak eta pertsonalizatuagoak eskaintzeko helburuarekin. Horretarako, Ardoaren Hirien Espainiako Elkarteak (ACEVIN) egindako kalitate-gutunaren eta Turismo Idazkaritzaren irizpideak geure egin ditugu eta ezarritako baldintza zorotzei lotu gatzaizkie. Ildo horretan, 2006ko urtarriletik aurrera "Espainiako Ardoaren Ibilbideen" Klub apartako partaide gara, ibilbide ZIURTATU gisa.


 

ARABAKO ERRIOXAKO ARDOAREN IBILBIDEA.
Kale Nagusia, 68 01300 GOARDIA (ARABA) - T: 945 60 07 10 - F: 945 62 10 94 info@rutadelvinoderiojaalavesa.com